Auzo
Auzoa, auzunea edo etxadia hiri bat edo hiri barruti bat banatzen den zati bakoitza da.[1] Auzoaren jatorria administrazio-erabaki bat izan daiteke (eta, orduan, barruti baten baliokide da), erabaki urbanistiko bat, edo elkarrekin bizitzeak ondoko auzoarekin sortzen duen etsaitasuna. Euskaraz, auzune, auzategi, barride eta kartier hitzak ere erabiltzen dira.
Euskal Herriaren testuinguruan, Behe Erdi Aroan, herrigune berriek zuhaitz bat eta, gero, parrokia bat izaten zuten erdigune. Bertara, joaten ziren herri batzarrera auzoetako etxejabeak eta ordezkariak. Hiribilduak sortu zirenean, gremioek edo herriek beren barruti edo auzoa izaten zuten (hala nola euskaldunek, Nafarroan nabarrerietan bilduak, edo judutegiak), kale batean edo batzuetan harilkatuak, baita beren tenplu edo eliza ere, eta araubide zehatza ere.
Batzuetan, barruti horiek beren harresiak izaten zituzten, eta burguak eratzen. Hiribilduaz edo harresiz kanpora, herri txikiak izaten ziren, hiribilduari atxikiak, udal berekoak. Arabako Lautadan, ergoienak deitzen zitzaien, hala nola Opakua, Egileor eta Arrizala.
Erreferentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «auzo», Euskaltzaindiaren Hiztegia, 2012.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |