Arrazola
Itxura
(«Arratzola» orritik birbideratua)
| Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
| Arrazola | |
|---|---|
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Udalerria | Atxondo |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 43°06′00″N 2°34′52″W / 43.100052°N 2.58098°W |
| Garaiera | 252 metro |
| Demografia | |
| Biztanleria | 135 (2023) |
Arrazola[1] Atxondoko (Bizkaia) elizate eta auzo bat da. 1962. urtea arte, udalerria izan zen. Urte horretan, Apatamonasterio eta Axpe-Martzaa herriekin bat eginda, Atxondoko udalerria eratu zuten.
Arrazola Anboto mendiaren magalean dago kokatua, eta bertan jaio da izen bereko erreka, aurrerago Ibaizabal sortuko duena Zumelegirekin batera.
Arrazolatik gertu, XX. mendera arte funtzionatu izan dute burdin eta berun meatze batzuek. Horiek garraiatzeko trenbide bat zegoen, Durango-Elorrio burdinbideko adar bat zena. 1990eko hamarkadan trenbide hori eraldatu eta bide berde bat eratu dute.
Jaiak eta ospakizunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arrazolako jaiak Andre Mariaren Jasokundearen omenez egiten dira, abuztuaren 15aren inguruan.
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Migel eliza
- Plaza
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Arrazola - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2026-07-22).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Atxondoko herriak | ||
|---|---|---|
