Varvara Andreievskaia
| Varvara Andreievskaia | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Варвара Павловна Орлова |
| Jaiotza | 1848 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | San Petersburgo, ezezaguna (177/178 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | errusiera gaztelania alemana |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | haur literaturaren idazlea, idazlea eta itzultzailea |
Varvara Pavlovna Andreievskaia[1], jaiotzez Orlova, (errusieraz: Варвара Павловна Андреевская (Орлова); 1848 – San Petersburgo, 1915aren ondoren)[2] errusiar haur literaturako idazlea eta itzultzailea izan zen.[3][4]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1848an jaio zen ofizial baten familian. Umetatik asko irakurtzen zuen, literatura ondo ezagutzen zuen eta Errusiako historiarekiko interesa zuen. 1884az geroztik, ipuin historiko laburrak idazten hasi zen, Junaia Rossia aldizkarian argitaratuz. Kaleratu zuen lehen ipuina Padenie Menxikova izan zen. 1889an idazlanak liburu moduan argitaratzen hasi zen: Nianiny skazki (1889), Zorka (1890), Kolokoltxiki (1890), Detski mirok (1890) eta abar. Errusiako historiako gertaerak hizkuntza sinple eta argiz kontatzen ziren ipuin laburrengatik egin zen ezaguna, batez ere: Rasskazy deduxki pro seduiu starinu (1899), Naxi geroi-moriaki na Dalnem Vostoke i v Turtsii (1900), Predanie o tsare Alekseie Mikhailovitxe (1901), Vladimir Krasnoie Solnyxko (1901), Jermak (1901), Tri veka nazad (1913), Zolotoi krestik. Rasskaz iz epokhi Ivana Groznogo (2. argitaraldia, 1915).[4]
1900eko entziklopedia baten arabera, Andreevskaiaren liburuak eduki moral handikoak ziren eta arrakastatsuak izan ziren haurren artean, baina bere estiloa orduko haur literaturako beste idazleenaren oso antzekoa zen.[5]
Grimm anaien ipuinak (1895), Miguel de Cervantesen On Kixote Mantxakoa (1896) eta Friedrich Schillerren Wilhelm Tell (1896) errusierara itzuli zituen.[4]
Lan hautatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Padenie Menxikova (1884)
- Rasskazhite mne txto-nibud i pokazhite kartinki (1886)
- Khizhina pod goroiu (1887)
- Oliny zatei (1888)
- V dobry txas (1888)
- Druzhok (1889)
- Nianiny skazki (1889)
- Kolokoltxiki (1890)
- Zorka (1890)
- Detski mirok (1890)
- Vmesto igruxki (1890)
- Milotxka: piat rasskazov dlia detei srednego vozrasta (1891)
- Detskaia radost (1892)
- Radost i gore (1896)
- Podrostotxki (1897)
- Zapiski kukly (1898)
- Rasskazy deduxki pro seduiu starinu (1899)
- Naxi geroi-moriaki na Dalnem Vostoke i v Turtsii (1900)
- Predanie o tsare Alekseie Mikhailovitxe (1901)
- Vladimir Krasnoie Solnyxko (1901)
- Jermak (1901)
- Devotxkam o devotxkakh (1902)
- Maltxikam o maltxikakh (1904)
- Tri veka nazad (1913)
- Zolotoi krestik. Rasskaz iz epokhi Ivana Groznogo (2. argitaraldia, 1915)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (kontsulta data: 2025-03-08).
- ↑ (Errusieraz) Белодубровский, Е. Б. (1989). «Андреевская Варвара Павловна» Русские писатели. 1800—1917. Биографический словарь. 1 Москва: Советская энциклопедия, 71 or. ISBN 5-85270-011-8. (kontsulta data: 2025-03-08).
- ↑ (Errusieraz) «Андреевская, Варвара Павловна» Энциклопедический словарь Брокгауза и Ефрона. Доп. т. I Санкт-Петербург (argitaratze data: 1905), 114 or. (kontsulta data: 2025-03-08).
- 1 2 3 (Errusieraz) «Андреевская Варвара Павловна» Литераторы Санкт-Петербурга. ХХ век (kontsulta data: 2025-03-08).
- ↑ (Errusieraz) Южаков, С. Н.; Милюков, П. Н. (1900). Большая энциклопедия. 1 Лейпциг; Вена; Санкт-Петербург, 624 or..