Usadio
Usadioak, ohiturak edo tradizioak belaunaldi batetik bestera gizakiek bereganatzen dituzten sinesmen, ohitura, ohikune eta balioak dira, familian edo gizartean jaso eta garatuak. Kultura baten funtsezko osagaia da, eta giza taldeak euren nortasuna eraiki eta beste giza taldeetatik bereizteko erabiltzen dira. Tradizioari jarraikiz egiten diren ekitaldiei tradizionalak esaten zaie.
Tradizioa, normalean, ezagutza edo printzipio soziokulturalen inguruan eraikitzen da, gizarte batek bereziki erabilgarri edo preziatua kontsideratzen zuelako antzina. Horregatik, belaunaldi batek hurrengoari transmitituko zion, jakinduria hori mantendu eta garai berrietara moldatu zedin. Transmisioa modu indibidual zein kolektiboan gerta daiteke, gizakiaren bizitzako etapa desberdinetan. Oso ohikoa izan da tradizioa ahoz transmititu izana, arrazoi desberdinengatik (baliabide falta, zentsura, klandestinitatea...).
Dena den, aldaketa sozialek tradizioa aldatu dezakete. Askotan tradizioa ikuspegi kontserbadoreari lotzen da, denboran zehar ekintza jakin batzuk mantentzea inplikatzen baitu. Soziologoen arabera, tradizioak bere burua berritzeko eta garai berrietara eguneratzeko gai izan behar dela diote, euren esentzia galdu gabe beti ere.
Kanpo-estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |