Edukira joan

Tetrapodomorpha

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tetrapodomorpha
Devoniar-gaur egun

Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaBilateria
FilumaChordata
SubfilumVertebrata
SuperklaseaSarcopterygii
Baliorik ez Tetrapodomorpha
Ahlberg, 1991

Tetrapodomorpha edo Choanata ornodunen klado bat da. Devoniarrean agertu ziren[1]. Bere barnean biltzen dira tetrapodo guztiak (lau gorputz adar dituzten ornodunak) eta eurengandik Dipnoi ararinengatik baino gertuago dauden Sarcopterygii guztiak. Forma batzuek arrainen ezaugarrien eta Labyrinthodontaren arteko itxura daute, adibidez Tiktaalik. Horregatik "arrainpodo" gisa ere deitu izan zaie, erdi-arrain erdi-tetrapodo baitira itxuraz. Tetrapodomorpharen barruan tetrapodoen koroa-taldea (gaur egungo tetrapodo guztien arbaso komuna eta arbaso komun horren ondorengoak) eta beste tetrapodo goiztiar batzuk sartzen dira, Osteolepiformes bezalako arrainak kasu. Tetrapodoen koroa-taldea ez diren Tetrapodomorpha guztiei oinarrizko tetrapodo deitzen zaio, eta talde parafiletikoa da bere horretan, arrainen eta tetrapodoen arteko trantsizioa adierazteko erabiltzen baita izena.

Tetrapodomorfoak definitzen dituzten ezaugarrien artean, hegatsetako aldaketak daude; zehazki, buru ganbila duen humero bat, hobi glenoideoarekin artikulatzen dena (sorbaldako artikulazioaren barrunbea). Beste ezaugarri giltzarri bat barneko sudur-hobia edo koana da. Arrain gehienek bi sudur-hobi pare dituzte, bata buruaren alde banatan ura sartzeko (sarrerako sudur-hobiak) eta bestea ura ateratzeko (irteerako sudur-hobiak). Lehenengo tetrapodomorfoetan, Kenichthysen kasuan adibidez, irteerako sudur-hobiak ahoaren perimetrorantz mugituak zeuden. Beranduago agertu ziren tetrapodomorfoetan, tetrapodoak barne, irteerako sudur-hobia ahoaren barruan dago, eta han koana esaten zaio[2].

B. Swartzek 2012an 204 karaktere aztertuta, zuhaitz hau eraiki zuen[3]:

Tetrapodomorpha

Kenichthys

Rhizodontidae

Marsdenichthys

Canowindra

Koharalepis

Beelarongia

Gogonasus

Gyroptychius

Osteolepis

Medoevia

Megalichthyidae

Eotetrapodiformes

Spodichthys

Tristichopterus

Eusthenopteron

Jarvikina

Cabonnichthys

Mandageria

Eusthenodon

Tinirau

Platycephalichthys

Elpistostegalia

Panderichthys

Tiktaalik

Elpistostege

Elginerpeton

Ventastega

Acanthostega

Ichthyostega

Whatcheeriidae

Colosteidae

Crassigyrinus

Baphetidae

Tetrapoda (koroa-taldea)

Clement et al 2021ean beste hau argitaratu zuen[4]:

Dipnomorpha

Tetrapodomorpha

Kenichthys

Tungsenia

Rhizodontida

Hongyu

Gooloogongia

Sauripterus

Barameda

Screbinodus

Rhizodus

Strepsodus

Osteolepidida

Gyroptychius

Osteolepis

Gogonasus

Medoevia

Megalichthyidae

Canowindridae

Beelarongia

Canowindra

Koharalepis

Marsdenichthys

Spodichthys

Tristichopterus

Eusthenopteron

Jarvikina

Cabonnichthys

Platycephalichthys

Mandageria

Eusthenodon

Tinirau

Bruehnopteron

Panderichthys

Tiktaalik

Elpistostege

Tetrapoda

Ventastega

Acanthostega

Ichthyostega

Tulerpeton

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Lu, Jing; Zhu, Min; Long, John A.; Zhao, Wenjin; Senden, Tim J.; Jia, Liantao; Qiao, Tuo. (2012-10-23). «The earliest known stem-tetrapod from the Lower Devonian of China» Nature Communications 3 (1): 1160.  doi:10.1038/ncomms2170. ISSN 2041-1723. (kontsulta data: 2025-12-12).
  2. (Ingelesez) Clack, Jennifer A.. (2012). Gaining Ground: The Origin and Evolution of Tetrapods. Indiana University Press ISBN 978-0-253-35675-8. (kontsulta data: 2025-12-12).
  3. (Ingelesez) Swartz, Brian. (2012(e)ko mar. 20(a)). «A Marine Stem-Tetrapod from the Devonian of Western North America» PLOS ONE 7 (3): e33683.  doi:10.1371/journal.pone.0033683. ISSN 1932-6203. PMID 22448265. PMC 3308997. (kontsulta data: 2025-12-12).
  4. (Ingelesez) Clement, Alice M.; Cloutier, Richard; Lu, Jing; Perilli, Egon; Maksimenko, Anton; Long, John. (2021-12-10). «A fresh look at Cladarosymblema narrienense, a tetrapodomorph fish (Sarcopterygii: Megalichthyidae) from the Carboniferous of Australia, illuminated via X-ray tomography» PeerJ 9: e12597.  doi:10.7717/peerj.12597. ISSN 2167-8359. PMID 34966593. PMC 8667741. (kontsulta data: 2025-12-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Tetrapodomorpha
Morty Proxy This is a proxified and sanitized view of the page, visit original site.