Sule pagoda
Itxura
| Sule pagoda | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Estatu burujabe | |
| Myanmarko eskualde | Yangon |
| Hiria | Yangon |
| Koordenatuak | 16°46′28″N 96°09′32″E / 16.77439°N 96.15878°E |
![]() | |
Sule pagoda (birmanieraz: ဆူးလေဘုရား; sʰúlè pʰəjá ahoskatua) Myanmarreko antzinako hiriburua den Yangonen dagoen multzo erlijioso bat da.[1][2]
Pagoda gainerakoetatik bereizten da, oinarriaren forma oktogonala urrezko kupulara transmititzen delako. Britainiar okupazioan, hiriaren erdigunea erabat berregituratu zuten eta pagodak erdigune gisa balio izan zuen. Ordutik, Sule pagoda erreferentzia da herrialdearen iparralderanzko distantzia kilometrikoetarako.
Elezahar baten arabera, bertan erabaki zuen Ukkalapa erregeak Shwedagon pagoda eraikitzea. Tenpluak lau sarrera ditu, lau puntu kardinaletara begira. Tradizioaren arabera, barruan Budaren ile batzuk gordetzen dituzte.
