Sondrio
| Sondrio | ||
|---|---|---|
| Italiako udalerria | ||
| Administrazioa | ||
| Herrialdea | ||
| Italiako eskualdeak | ||
| Probintzia | Sondrioko probintzia | |
| Izen ofiziala | Sondrio | |
| Posta kodea | 23100 | |
| ISTAT kodea | 014061 | |
| Geografia | ||
| Koordenatuak | 46°10′11″N 9°52′12″E / 46.1697°N 9.87°E | |
![]() | ||
| Azalera | 20,88 km² | |
| Altitudea | 317 m | |
| Mugakideak | Albosaggia, Caiolo, Castione Andevenno, Faedo Valtellino, Spriana, Torre di Santa Maria eta Montagna in Valtellina | |
| Demografia | ||
| Biztanleria | 21.066 (2023ko urtarrilaren 1a) | |
| Dentsitatea | 1.009 bizt/km² | |
| Informazio gehigarria | ||
| Telefono aurrizkia | 0342 | |
| Hiri senidetuak | Sindelfingen, Radovljica (en) | |
| Katastro kodea | I829 | |
| Sailkapen sismikoa | 3 (Txikia) | |
| Matrikula | SO | |
| comune.sondrio.it |
Sondrio Italiako hiri bat da, Sondrioko probintziako hiriburua (Sondrioko probintzia Lombardiako hamaika probintzietariko bat, biztanle gutxien dituena, hain zuzen ere).
Sondrio hiriburuak 2004. urtean 21.642 biztanle zituen, 1.071 biztanle km²-ko dentsitatearekin. Azaleraz 20 km² da Sondrio hiria, eta Lombardiako iparraldean dago, Valtellinako eskualdearen erdialdean. Sondrioko erdigunea Garibaldi Plazan dago; hurbil dago Valtellinako Arte eta Historiako Museo bihurtuta dagoen Sassi Jauregia.
Sondrioko probintziak, bestalde, 3.212 km²-ko azalera dauka; 2001. urtean 176.856 biztanle zeuden. Probintziak 78 udalerri ditu; biztanlez, Sondrio hiriburua da handiena, eta Pedesina udalerria da txikiena, 34 biztanlekoa.
Lurraldean mahastiak daude; Sassellakoak eta Grumellokoak dira ospetsuenak. Izan ere, baliabide eta jarduera nagusiak ardoaren ekoizpena eta turismoa dira.
Mugak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sondrio hiriburuak udalerri hauek ditu mugan: Albosaggia, Caiolo, Castione Andevenno, Faedo Valtellino, Montagna in Valtellina, Spriana, Torre di Santa Maria.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerri mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Honako udalerri hauek ditu mugakide: Albosaggia, Caiolo, Castione Andevenno, Faedo Valtellino, Spriana, Torre di Santa Maria eta Montagna in Valtellina.

