Santa Cruz Tenerifekoa
- Artikulu hau Kanariar hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Santa Cruz».
| Santa Cruz Tenerifekoa Santa Cruz de Tenerife | ||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Espainiako udalerria | ||||||||
| Administrazioa | ||||||||
| Estatu burujabe | ||||||||
| Autonomia | ||||||||
| Probintzia | Santa Cruz Tenerifekoko probintzia | |||||||
| Alkatea | Patricia Hernández Gutiérrez (en) | |||||||
| Izen ofiziala | Santa Cruz de Tenerife | |||||||
| Jatorrizko izena | Santa Cruz de Tenerife | |||||||
| Posta kodea | 38001–38010 | |||||||
| INEk ezarritako kodea | 38038 | |||||||
| Herriburua | Santa Cruz de Tenerife | |||||||
| Geografia | ||||||||
| Koordenatuak | 28°28′N 16°15′W / 28.47°N 16.25°W | |||||||
![]() | ||||||||
| Azalera | 150,56 km² | |||||||
| Altitudea | 4 m | |||||||
| Mugakideak | San Cristóbal de La Laguna eta El Rosario | |||||||
| Demografia | ||||||||
| Biztanleria | 211.957 (2025) | |||||||
| ||||||||
| Dentsitatea | 1.408 bizt/km² | |||||||
| Informazio gehigarria | ||||||||
| Sorrera | 1833 | |||||||
| Telefono aurrizkia | 922 | |||||||
| Hiri senidetuak | Rio de Janeiro, San Antonio, Cádiz, Aranda de Duero, Caracas, Niza, Santa Cruz del Norte (en) | |||||||
| Matrikula | TF | |||||||
| santacruzdetenerife.es |
Santa Cruz Tenerifekoa[1] (gaztelaniaz: Santa Cruz de Tenerife) Espainiako hiria da; Kanarietako bigarren populatuena, Las Palmasen ondoren. Halaber, izen bereko probintziako eta uharteko hiriburua eta hiri nagusia da. Azken erroldaren arabera 211.957 biztanle zituen 150,56 km²-ko azaleran.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1494an espainiarrek hiria sortu zuten, baina haien eta guantxeen arteko borrokak izan ziren hiriaren inguruan beste bost urtez. Behin konkistaturik, Santa Cruzek garrantzi handia hartu zuen urte haietan, eta Inkisizioaren lehen auzitegia han kokatu zen.
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Santa Cruz bost barruti nagusik osatzen dute batetik bostera zenbatuta. Barruti hauek aldi berean beste hainbat auzotan banaturik daude:
- 1. barrutia, Anaga (14.135 hab.): Honako herri eta auzoek osatzen dute: Macizo de Anaga, Chamorga, Taborno, Almáciga, Afur, San Andrés, El Suculum, Igueste de San Andrés, El Bailadero, Roque Negro, Casas de La Cumbre, Cueva Bermeja, Los Campitos, Lomo de Las Bodegas, La Alegría, Taganana, Valle Tahodio, Valleseco eta María Jiménez.
- 2. barrutia, Centro-Ifara (53.652 hab.): Hiriko gunerik zaharrena da eta bertan alde zaharra dago. Honako auzoek osatzen dute Residencial Anaga, Ifara, Urbanización Anaga, Las Mimosas, Barrio Nuevo, Los Lavaderos, Las Acacias, Salamanca, Uruguay, Duggi, Zona Centro, El Toscal, Zona Rambla eta Los Hoteles.
- 3. barrutia, La Salud-La Salle (70.120 hab.): Biztanle gehien dituen barrutia da eta XX. mendean zehar hirian garatutako zabalgune nagusia bertan eraiki zen. Honako auzoek osatzen dute: Salud Alto, Salud Bajo, Villa Ascensión, El Perú, Cuesta de Piedra, Cruz del Señor, Los Gladiolos, La Victoria, El Chapatal, Buenavista, Los Llanos, San Sebastián, El Cabo, Cuatro Torres eta La Salle.
- 4. barrutia, Ofra-Costa Sur (47.977 hab.): Barrutia honako auzoek osatzen dute: Tío Pino, Villa Benítez, Vistabella, Santa Clara, Camino del Hierro, César Casariego, Chimisay, Somosierra, Las Delicias, Chamberí, San Antonio, Moraditas, Mayorazgo, Ballester, La Multa, Miramar, Las Retamas, Las Cabritas, Juan XXIII, Nuevo Obrero, San Pío X, Tristán, García Escamez eta Buenos Aires.
- 5. barrutia, Distrito Suroeste (41.136 hab.): Taco mendia eta TF-2ak hiriaren gainontzeko barrutietatik banatzen dute, hurrengo urteetan garatzeko aukera handienak dituen hiriko gunea da. Honako auzoek osatzen dute: El Sobradillo, El Tablero, Alisios I y II, La Gallega, Añaza, El Chorrillo, Santa María del Mar, Acorán, Barranco Grande eta Tíncer.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 20.6 | 20.9 | 21.7 | 22.3 | 23.7 | 25.7 | 28.3 | 28.8 | 27.9 | 26.0 | 23.9 | 21.8 | 24.3 |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | 17.9 | 18.0 | 18.7 | 19.2 | 20.6 | 22.4 | 24.6 | 25.1 | 24.6 | 23.0 | 21.0 | 19.0 | 21.2 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 15.1 | 15.1 | 15.6 | 16.2 | 17.5 | 19.0 | 20.8 | 21.4 | 21.3 | 20.0 | 18.1 | 16.2 | 18.0 |
| Euria (mm) | 34 | 36 | 29 | 14 | 4 | 1 | 0 | 1 | 6 | 18 | 27 | 44 | 214 |
| Euri egunak (≥ 1.0 mm) | 5 | 4 | 4 | 3 | 1 | 0 | 0 | 0 | 1 | 3 | 4 | 6 | 31 |
| Eguzki orduak | 178 | 186 | 216 | 226 | 272 | 297 | 330 | 316 | 251 | 219 | 185 | 175 | 2851 |
| Iturria: [2] |
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerri mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Honako udalerri hauek ditu mugakide: San Cristóbal de La Laguna eta El Rosario.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Biztanleria-piramidea 2025 Guztira: 100.653 gizon, 110.845 emakume | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Iturria: Instituto Nacional de Estadística[3] |
Jatorria
Jaiolekuari dagokionez, 2022. urtean biztanleen % 52,7 udalerri berean jaioak ziren[4], probintziako batez bestekoaren (% 39,7) gainetik. Espainiako beste erkidego batzuetan jaiotakoak % 10,3 dira, eta atzerrian jaiotakoak % 16,7 —probintzian % 22,6—.
Atzerrian jaiotako biztanleria
Atzerrian jaiotako 39.798 biztanleren artean, gehienak Amerikan jaioak dira (% 76,2)[5]. Jaiolekuko herrialde nagusiak Venezuela, Kuba, Kolonbia dira.
Etxebizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]INEren 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, Udalerrian 97.227 etxebizitza zeuden: 81.056 (% 83,4) nagusiak eta 16.171 (% 16,6) ez-nagusiak.[6] Kontsumo elektrikoaren arabera, 6.529 (% 6,7) noizbehinkako erabilerakoak ziren eta 16.729 (% 17,2) hutsik zeuden.[7] Etxebizitza nagusien % 66,7 jabetzan zegoen eta % 24,1 alokairuan.[8]
Etxebizitza multzoa
Erabilera-intentsitatea (kontsumo elektrikoa)
Jabetza egoera (etxebizitza nagusiak)
Guztira 81.056 etxegune zeuden, eta horietatik 22.786 (% 28,1) pertsona bakarrekoak ziren.[9] Etxeguneen % 67,2 familia batek osatzen zuen eta % 3,9 familiarik gabeko etxegune anitzak ziren.[10]
Etxeguneak tamainaren arabera
Etxeguneak motaren arabera
Etxebizitzen % 51,2 1980 baino lehen eraiki ziren, eta % 18,7 2001etik aurrera.[11] Etxebizitzen % 26,1 60 m²-tik beherako azalera zuten eta % 10,4 120 m²-tik gorakoa.[12]
Eraikuntza garaia
Azalera erabilgarria
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diru-sarrerak
2023. urtean, biztanle bakoitzeko batez besteko errenta garbia 15.110 euro-koa zen[13], eta etxegune bakoitzeko 39.072 euro-koa. Balio hori probintziako batez bestekoaren (13.366 euro) gainetik dago, eta Espainiako batez bestekoaren (15.036 euro) parean. Kontsumo-unitateko errentaren mediana (etxeguneen tamaina eta osaera kontuan hartzen dituen neurria) 18.550 euro zen. Errenta gordina 18.484 euro-koa izan zen pertsonako.
Diru-sarreren iturri nagusia soldata da, guztizkoaren % 58,6[14]. Gainerako iturriak: pentsioak (% 20,7), beste diru-sarrerak (% 14,5), langabezia-prestazioak (% 1,9), beste prestazioak (% 4,3).
Desberdintasuna
Errentaren banaketaren desberdintasuna neurtzeko Gini indizea erabiltzen da[15][oh 1]Udalerrian indizea 33,9 da, probintziakoaren (32,1) gainetik eta Espainiakoaren (32,1) gainetik. P80/P20 zatidurak, hau da errenta-banaketaren 80. eta 20. pertzentilen arteko zatidura, 2,9 da, probintziakoaren (2,7) gainetik eta Espainiakoaren (2,8) gainetik.
Argazkiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Estación de TITSA
- Parlamento de Canarias
- Plaza de España
Elkarteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Club Deportivo Tenerife, futbol taldea.
Pertsonaia ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Leopoldo O'Donnell (1809-1867), militarra eta politikaria.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 0 balioak berdintasun osoa adierazten du eta 100 balioak desberdintasun handiena; zenbat eta baxuagoa, orduan eta banaketa berdinagoa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 32. arauaː Espainiako erresumako autonomia-erkidegoen, probintzien eta probintzia-hiriburuen izenak. .
- ↑ http://www.aemet.es/es/serviciosclimaticos/datosclimatologicos/valoresclimatologicos?l=C449C&k=coo AEMET
- ↑ (Gaztelaniaz) «Población por sexo, edad (grupos quinquenales) y nacionalidad (española/extranjera)(68535)» INE (kontsulta data: 2026-07-31).
- ↑ INE, «Población por relación entre lugar de nacimiento y de residencia» (Padroia), Jatorria Santa Cruz de Tenerife.tab.
- ↑ INE, «Población por país de nacimiento» (Padroia), Jaioterria Santa Cruz de Tenerife.tab.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak udalerrika eta motaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak erabilera-intentsitatearen arabera (kontsumo elektrikoa)» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitza nagusiak jabetza-erregimenaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Etxeguneak udalerrika eta tamainaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Etxeguneak motaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak eraikuntza-urtearen arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak azaleraren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
- ↑ INE, «Indicadores de renta media y mediana» (ADRH), ADHR errenta Santa Cruz de Tenerife.tab.
- ↑ INE, «Distribución por fuente de ingresos» (ADRH), ADHR fuente Santa Cruz de Tenerife.tab.
- ↑ INE, «Índice de Gini y distribución de la renta P80/P20» (ADRH), ADHR gini erreferentziak.tab.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Santa Cruz Tenerifekoko Udalaren webgunea
| Artikulu hau Kanarietako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |

