Pico Simón Bolívar
| Pico Simón Bolívar | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Garaiera | 5.775 m |
| Mota | mendia |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 10°50′04″N 73°41′29″W / 10.8344°N 73.6914°W |
| Mendikatea | Sierra Nevada de Santa Marta |
| Estatu burujabe | |
| Kolonbiaren banaketa administratiboa | |
| Mendizaletasuna | |
| Lehen igoera | 1939 |
Pico Simón Bolívar Kolonbiako mendirik garaiena da, 5.720 metroko garaierarekin. Pico Bolívar eta aldameneko Pico Cristóbal Colón gailurra Kolonbiako bi tontorrik altuenak dira, eta oso antzekoak dira goratasunean. Garaiera aldea 7 metro ingurukoa da.[1] Hori dela eta, munduko bosgarren tontorrik nabarmenena da. Tontorrik hurbilena Cayambe da, 1.288 kilometrora. Tontor honetan eta inguruko mendietan elur-txano iraunkorra dago. Sierra Nevada de Santa Marta mendilerroaren zati da, Pico Cristóbal Colónekin batera. Tontorrak Simón Bolívarren izena darama.
Eskaladaren historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pico Simón Bolívar 1939an eskalatu zuten lehen aldiz W. Wood, A. Bakerwell eta E. Praolinik.
Mendi horietarako sarbidea asko zaildu zen 1990eko hamarkadaren hasieratik aurrera, bertako etsaiak, narkotrafikatzaileak eta FARCeko guerillak zirela eta. 2015ean egindako espedizio bat izan zen mendillerroan urte luzez eskalatu zuen lehenetarikoa, Pico Cristóbal Colón gailurrera iritsiz.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Pico Simón Bolívar - Peakbagger.com» www.peakbagger.com.
- ↑ Bjorstad, Petter. Sierra Nevada de Santa Marta Trip Report. .
