Edukira joan

Kimbundu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Talde etniko infotaulaKimbundu
Motaetnia
Biztanleria (osoa)4.650.000
Hizkuntzakimbundu
Geografia
EstatuaAngola

Kimbundu[1] edo ambundu Angolako talde etnolinguistiko nagusietako bat, kimbundu hizkuntza bantuaz mintzo diren herriek osatua. Kimbundu taldeko herri nagusiak mbaka, ndongo eta mbondoak dira. Angola iparraldean bizi dira, Luanda inguruan, Dande eta Kwanza ibaien arteko lurraldean.

XVI. mendean elkarren artean loturarik ez zuten herriek osatzen zuten kimbundu taldea, baina Kongoko erresumaren presioa zela eta, herri horietako baten legea onartu (ndongo leinuarena hain zuzen) eta haren mendean bateratu zituzten kimbundu herri guztiak. Portugaldarrek kimbundu herrien batasuna hautsi zuten, eta XVI. mendearen bukaeratik XVII. mendearen bukaerara gatazkak sorrarazi zituzten ndongo leinua osatzen zuten herrien artean. Leinu desberdineko kideen arteko ezkontzak eta portugaldarren nagusitasuna direla eta kimbundu taldean nabarmena da kultura desberdinen kutsua. 1970 inguruan Kinbundu taldea zen Angolako Nazio Askapenerako Mugimendua osatzen zuen talde nagusia. 1.970.000 kimbundu inguru dira gaur egun.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kimbundu
Morty Proxy This is a proxified and sanitized view of the page, visit original site.