Hizkuntza bakartu
Hizkuntza bakartua (hizkuntza isolatua ere deitua) bertze ezein hizkuntzarekiko ahaidetasun genetiko ezagunik ez duen hizkuntza naturala da[1][2]. Adibidez, euskara, ainuera, buruxaskia eta japoniera, beste hainbat eta hainbat hizkuntzaren artean, hizkuntza bakartuak dira.
Gaur egun bakartuak diren hizkuntzetatik, guztiak ez dira beti bakartuak izan: denboraren iragaitearekin bakartu dira batzuk, haien ahaide guztiak iraungita, hala nola Brasilgo pirahã hizkuntza, mura hizkuntza-familiako azken ahaidea baita; dokumentaturik daudenez geroztik hona, beti bakarturik izan dira, aldiz, bertze batzuk.
Hizkuntza bakartuak ez dira hizkuntza eraikiak nahastu behar, nahiz eta hizkuntza-familia batekoak ere ez izan, artifizialki sortu dira eta ez dute hizkuntza natural gisa eboluzionatu.
Hizkuntza bakartuen zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezagun diren hizkuntza bakartuen zerrenda da ondokoa, hizkuntzaren izena eta haren erabilgunea bildurik dituena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Salaberri, Iker; Krajewska, Dorota; Santazilia, Ekaitz; Zuloaga, Eneko. (2025-01-16). Salaberri, Iker ed. «State of the art of research on language isolates: Introduction» Investigating Language Isolates: Typological and diachronic perspectives (John Benjamins Publishing Company): 2–19. doi:. ISBN 978-90-272-1899-5. (kontsulta data: 2025-01-17).
- ↑ (Ingelesez) «Investigating Language Isolates: Typological and diachronic perspectives» www.jbe-platform.com 2025-01-15 doi:. (kontsulta data: 2025-01-17).