Florence and the Machine
Itxura
| Florence and the Machine | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jarduerak | |
| Influentziak | Kate Bush |
| Genero artistikoa | art rock indie rock |
| Diskoetxea | Moshi Moshi Records Island Records |
| florenceandthemachine.net | |
Florence and the Machine (edo Florence + the Machine)[1] Londresen 2007an sortu zen indie-rock talde ingelesa da. Florence Welch kantariak, Isabella Summers teklatu-joleak, Rob Ackroyd gitarra-joleak, Tom Monger harpa-joleak eta beste musikari batzuek osatzen dute. Florence and the Machine-ren doinuak hainbat generoren arteko nahasketa gisa deskribatu izan dira, rocka eta soul-a barne. Haren musikak goraipamen ugari jaso ditu hedabideetan arrakasta komertziala izan aurretik, batez ere BBC katean; izan ere, BBC Introducing saioan sustatu izanak garrantzi handia izan zuen taldearen hazkunde artistikoan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Florence and the Machine - Lungs 10th Anniversary Edition. (kontsulta data: 2020-06-14).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |