Edukira joan

Flabiol

Wikipedia, Entziklopedia askea
Flabiol
Deskribapena
Motaopen flute with internal duct with fingerholes (en) Itzuli
Hornbostel-Sachs sailkapena421.221.12
Hedadura

Flabiola txistuaren itxura duen musika tresna bat da, aerofonoen multzokoa. Herrialde Katalanetan jotzen da, Katalunian eta Mallorcan bereziki. Tamaina txikia du eta esku bakarrarekin jotzen da.[1]

Flabiol izenaren lehen aipamena 1372koa da, J. Marc-en Diccionari de rims liburuan, fluviol bezala agertzen dena. 1404an flaviol da dagoeneko.[2]

Definizio zehatza 1857an agertzen da lehen aldiz Traducción del Diccionario de artes y manufacturas de agricultura, de minas, etc. liburuan. Honela definitzen du: "zurezko haize-instrumentua, moko-txirularen antzekoa, esku bakarrarekin jotzen dena, ezkerra normalean, eta oso soinu altua sortzen duena."[2]

20 eta 25 cm arteko luzera du. Aurrealdean bost (batzuetan sei) zulo ditu eta atzealdean hiru. Mota honetako txirulek ez dute hiru zulo baino gehiago izaten aurrealdean horregatik da berezia flabiola.

Bi flabiol mota daude;

  • Flabiol sec (lehorra): tradizionalena da, baina gutxien ezagutzen dena. Zurezko tutu zuzen bat da eta ez du giltzarik.
  • Flabiol de claus (giltzaduna) edo flabiol de cobla (coblakoa): Sardana dantzetan eta musika tradizionaleko taldetan (la cobla) erabiltzen da. Bi zatiz osaturik egoten da eta hiru giltza izaten ditu.

Musika tresna tradizionala denez luthierrak dira flabiolak egiten dituztenak. Flabiolgile ezagunenak Vilanova i la Geltrúko Pau Orriols[3] eta Mallorcako Guillem Horrach[4] dira.

Mallorcako flabiolairea.

Flabiola jotzen duen musikariari flabiolaire deitzen zaio.[5]

Giltzadun flabiola danbolinaz lagunduta jotzen da. Ezkerreko eskuaz flabiola jotzen da eta ezkerreko ukalondoaren parean jartzen da danbolina eskumako eskuan duen makilaz jotzeko. Sardana dantza guztiak flabiolaren bakarkako sarrera batez hasten dira.[6]

Flabiolaire ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Quirze Perich (1896-1985)[7]
  • Josep Prims[8]
  • Josep Verdaguer[9]
  • Pere Bestard Filo

Flabiolaireak dituzten talde ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Els Garrofers
  • Carlos Mas
  • Juan Moliner
  • "Bufalodre"

Flabiola Hezkuntzan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Flabiol valentziarra (Flabiol valencià) moko-txirula baten antzerakoa da.[10] Valentziako Erkidegoko Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan sartu zen 1990. urtean. 2000. urtean "Projecte Flabiol" egitasmoa eratu zen eta 2016rako 31 ikastetxe eta institutuk hartu zuten parte.[11]

Kataluniako flabiolak musika talde tradizionaletan ibilbide luzea egin du eta 2007an Vallès eskuladeko ikastetxetan sartzeko ahalegina izan zen. 2010eko ekainean ikastetxetako flabiolaireen topaketa antolatu zen Sabadellen, Primera Trobada de Flabiolaires Escolars.[12]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Diccionari de la llengua catalana» dlc.iec.cat (kontsulta data: 2025-12-23).
  2. 1 2 (Gaztelaniaz) RAE. (2024-01-19). «flabiol | Diccionario histórico de la lengua española» «Diccionario histórico de la lengua española» (kontsulta data: 2025-12-23).
  3. «FLABIOL | Soinuenea Herri Musikaren Txokoa» www.soinuenea.eus (kontsulta data: 2025-12-23).
  4. «FLABIOL | Soinuenea Herri Musikaren Txokoa» www.soinuenea.eus (kontsulta data: 2025-12-23).
  5. (Gaztelaniaz) «En quirze perich, flabiolaire; Notes sobre la seva vida | Soinuenea Herri Musikaren Txokoa» www.soinuenea.eus (kontsulta data: 2025-12-23).
  6. (Gaztelaniaz) Francisco. (2020-11-23). «La sardana, La danza tradicional Catalana | Bienvenidos al Blog de Ir Oui Come» https://www.irouicome.com/blog/es/ (kontsulta data: 2025-12-23).
  7. (Katalanez) «El flabiolaire Quirze Perich» Revista Caramella (kontsulta data: 2025-12-23).
  8. «Josep Prims | flabiol i ball de bastons» flabiol.blog.cat (kontsulta data: 2025-12-23).
  9. «El flabiolaire Josep Verdaguer i Portet Roviretes | Soinuenea Herri Musikaren Txokoa» www.soinuenea.eus (kontsulta data: 2025-12-23).
  10. (Katalanez) «Flabiol Valencià Bessó | Tradició, afinació i qualitat» Paco Bessó Instruments : Dolçaina-xirimita-dulzaina, Gralla, Flabiol... (kontsulta data: 2025-12-23).
  11. (Gaztelaniaz) Valencia, Rafel Montaner |. (2016-04-03). «El 'flabiol' ya le sopla a la flauta alemana» Levante-EMV (kontsulta data: 2025-12-23).
  12. (Katalanez) «Comunicació Educativa» revistes.urv.cat (kontsulta data: 2025-12-23).
  13. (Katalanez) Catalans, Institut d'Estudis. (2015). «Monuments Commemoratius de Catalunya - Secció històrico-arqueològica - Institut d'Estudis Catalans» monuments.iec.cat (kontsulta data: 2025-12-23).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Flabiol
Morty Proxy This is a proxified and sanitized view of the page, visit original site.