Esther Anderson
| Esther Anderson | |
|---|---|
(2011) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Geelong, 1979ko ekainaren 13a (47 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Belmont High School (en) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktorea eta modeloa |
Esther Jackie Anderson (Geelong, Australia, 1979ko ekainaren 13a)[1][2] aktore eta modelo australiarra da; "Home and Away" telesailean Charlie Bucktonen papera egiteagatik ezaguna. Gold Logie sarietarako izendatua izan zen 2010 eta 2012an. "Home and Away" utzi ondoren, Anderson NBC katearen "Siberia" telebistako dramaren protagonista izan zen eta Australiako "The Celebrity Apprentice" programan parte hartu zuen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Australian jaio zen eta Geelongen hazi zen , Rhonda eta Jack Anderson Bigarren Mundu Gerrako beteranoen alaba da, Ginea Berrian RAAFen zerbitzatu zuena. Lara Anderson izeneko ahizpa zaharrago bat du, eta beste ahizpa gazteago bat. Bere osaba Tom Rats of Tobruk-etako bat izan zen eta bere izeba Anne ere zerbitzuan egon zen.[3][4][5]
Anderson modeloa da eta Japonian bizi izan zen sei urtez, herrialdearen eta Europaren artean bidaiatuz lanagatik. Japoniako hainbat telebista-komertzialetan agertu zen, eta, ondorioz, Melbournera joan zen bizitzera, emanaldi-ikastaroak hartzeko, antzezten eta aurkezten hasi nahi baitzuen.[6]
Kimberley Cooper aktorearen lagun ona da. Adam Nichollekin irten zen.[7][8]
2008ko ekainean Conrad Coleby aktorearekin harremana hasi zuen, baina harremana 2010eko urtarrilean amaitu zen.[9][10]
2012an Joel Selwood futbolari estatubatuarrarekin atera zen, baina harremana beranduago bukatu zen.[11][12]
2015ean, Howard Moggsekin ateratzen hasi zen, 2016ko otsailaren amaieran iragarri zuten konprometituta zeudela. Bikotea 2017ko otsailean ezkondu zen Geelongen, Melbournen, Australian: gonbidatuen artean Tessa James, Bernard Curry eta Kimberley Cooper aktoreak egon ziren.[13][14][15]
2018ko apirilean, bikoteak iragarri zuen lehen haurra espero zutela elkarrekin; azkenean, urte bereko abuztuan, lehen umea izan zuten, Forest Jack Moggs.[16][17]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aktore bihurtu aurretik, Patons, Bride, Everybody eta Zenzuerako modeloa izan zen ; Tokion, Osakan, Hong Kongen, Korean eta Europan modelo gisa lan egin zuen. Modelo bezala bere ibilbidea Japonian hasi zuen sei urtez, non komertzial batzuk egin zituen.[18]
Chadwick Models-en modeloa da.[19]
Telebistako bere paper garrantzitsuena 2008an lortu zuen, Australiako "Home and Away" telesail ospetsuan parte hartu zuenean, non Charlie Buckton Ofizialaren papera egin zuen, 2012ko urtarrilaren 24ra arte, bere pertsonaia Jake Pirovicen hainbat tiro jaso ondoren hil eta egoera begetatiboan geratu ondoren, bere alabak arnasa hartzeko aukera ematen zion makina deskonektatzea erabaki zuenean. Charliek izaera indartsua zuen, ausart asko,eta ez du inoiz nor den erakusteko beldurrik. Denbora batez, Charlie Joeyrekin (emakume bat) atera zen, baina harremana Joeyk Bay utzi zuenean amaitu zen. 2013ko ekainaren 17an itzuli zen labur-labur telesailera, Braxi ilusio bat bezala agertu ondoren, eta urte bereko ekainaren 20an egin zuen azken agerraldia.[20][21][22][23][24]
2010eko uztailean, Australiako Dancing with the Stars dantza-lehiaketaren hamargarren denboraldiko zerrendan sartu zen, eta Brendon Midson dantzariak hartu zuen parte bere bikotekidearekin batera. Saiotik atera zen seigarren bikotea izan ziren biak.[25][26]
Urte horretan bertan "Breathing Underwater" film laburrean agertu zen eta bertan Jodie papera egin zuen. Film laburrak Jodieren istorioa kontatzen du. Ama hori ez da gai bere bizitzarekin aurrera jarraitzeko, semea itota hil baitzitzaion. Jodiek etsi-etsian heldu dio semearen oroimenari, eta etxeko igerilekuan murgildu da. Berehala hasi da bere obsesioa familiako gainerako kideekin duen harremanean eragina izaten.[27]
2012an "Sacrifice" filmean agertu zen.[28]
2013an, "Siberia" telesailaren taldearekin bat egin zuen. Kanadan filmatu zuten. Bertan, Esther modeloaren rola egiten du, orain arte.[29]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telebistako serieak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak |
|---|---|---|---|
| 2014 | Half Sisters | Gonbidatua | "the Baby Shower" kapitulua |
| 2013 | Siberia | Esther | 11 atal |
| 2008 - 2012, 2013 | Home and Away | Charlie Buckton | 378 atal |
| - | No Hiding Place | Anfitrioia | "my Father Is My Brother" kapitulua |
Filmak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak |
|---|---|---|---|
| 2015 | Broken kontract | Det. Keelinga | Christopher Morrisekin batera, Jag Pannu & Will Weatheritt |
| 2014 | Wait | Sam | Micah Parkerrekin batera, Nathan Stayton, Catherine Warner, Murielle Zuker, Andrew Bongiorno & Matthew Tully Brown |
| 2012 | The Next Big Thing | Janet | laburra - Julian Curtis, Hollie Andrew, Galen Howard & David Coussins-ekin batera |
| 2012 | Sakrifikatu | - | - |
| 2010 | Breathing Underwater | Jodie Layersmith | laburra - Andrew Buchananekin batera |
Agerraldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Programa | Agerpena | Oharrak |
|---|---|---|---|
| 2010 | Izarrekin dantzan | Esther Anderson | parte-hartzaile |
| 2008 | Sunrise | Esther Anderson | azaroaren 28ko gertakaria |
| 2007 | The Three Dumas | Toussaint Louverture jenerala | - |
| 2007 | Bob Marley Freedom Road | - | - |
| 2007 | The Boatique | Esther Anderson | 12 atal |
| 2007 | Postcards | Erreportaria | Brodie Harperrekin batera |
Sariak eta izendapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Kategoria | Saria | Seriea | Emaitza |
|---|---|---|---|---|
| 2012 | Most Popular Personality on TV | Gold Logie Award | Home and Away | Izendatua |
| 2012 | Most Popular Actress | Silver Logie Award | Home and Away | Izendatua |
| 2011 | Best Daytime Star | Inside Soap Awards | Home and Away | Izendatua |
| 2010 | Actress TBa[30] | Cosmopolitan Fun, Fearless, Female Awards | Home and Away | Izendatua |
| 2010 | Best Daytime Star | Dolly Teen Choice Award | Home and Away | Izendatua |
| 2010 | Most Popular Personality on TV[31] | Gold Logie Award[32] | Home and Away | Izendatua |
| 2010 | Most Popular Actress | Silver Logie Award[33] | Home and Away | Izendatua |
| 2009 | Cosmo Women of the year | Cosmopolitan Fun, Fearless, Female Awards | - | Irabazlea |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Esther Anderson Picture. .
- ↑ Anderson, Helen Esther Fleischer. Through Chinese eyes : American China Policy, 1945-1947. University of Virginia (kontsulta data: 2026-04-03).
- ↑ doi.org (kontsulta data: 2026-04-03).
- ↑ London - Anzac Day 25 April 1919: Prince of Wales taking salute outside Australia House on Anzac Day (view iii). 2021-03-08 (kontsulta data: 2026-04-03).
- ↑ Ndlovu, Sifiso. (2024-04-21). «Esther Mahlangu: how the famous South African artist keeps her Ndebele culture alive» doi.org (kontsulta data: 2026-04-03).
- ↑ Miñarro Yanini, Margarita. (2022-11-07). «El convenio colectivo en el trabajo externalizado: el Tribunal Supremo aplica el nuevo artículo 42.6 del Estatuto de los Trabajadores» Revista de Trabajo y Seguridad Social. CEF: 161–169. doi:. ISSN 2792-8322. (kontsulta data: 2026-04-03).
- ↑ Daniel, Shantha Esther. The economic and environmental performance of cogeneration under the Public Utility Regulatory Policies Act. Iowa State University (kontsulta data: 2026-04-03).
- ↑ Anderson walks down the Summer Bay catwalk. .
- ↑ Conrad, Esther Dawn. Propagation processes on graphs and applications. Iowa State University (kontsulta data: 2026-04-03).
- ↑ Conrad, Esther Dawn. Propagation processes on graphs and applications. Iowa State University (kontsulta data: 2026-04-03).
- ↑ Anderson, Elijah. (2024-02-28). «W.E.B. Du Bois’ study ‘The Philadelphia Negro’ at 125 still explains roots of the urban Black experience – sociologist Elijah Anderson tells why it should be on more reading lists» doi.org (kontsulta data: 2026-04-03).
- ↑ .
- ↑ «Home and Away» Home and Away 2010 doi:. (kontsulta data: 2026-04-03).
- ↑ «Four. Playing Her Part» Home Away from Home (Duke University Press): 113–151. 2020-12-31 (kontsulta data: 2026-04-03).
- ↑ Thurston, Mark. (2011-03). «‘I have never been so happy with a decision’» Vital 8 (1): 22–26. doi:. ISSN 1741-7503. (kontsulta data: 2026-04-03).
- ↑ Haude, Katharina. (2010-12-13). «“She kisses her late husband” = “She kissed her husband”: nominal tense in Movima» Rara & Rarissima (DE GRUYTER MOUTON): 95–116. ISBN 978-3-11-022854-0. (kontsulta data: 2026-04-03).
- ↑ «Child Maltreatment Welcomes New Board Members» Child Maltreatment 25 (2): 135–136. 2020-04-15 doi:. ISSN 1077-5595. (kontsulta data: 2026-04-03).
- ↑ Phillips, Christopher. (2016-10-25). «Enter Russia: Putin raises the stakes» The Battle for Syria (Yale University Press) ISBN 978-0-300-21717-9. (kontsulta data: 2026-04-03).
- ↑ Chadwick Models - Esther Anderson. .
- ↑ Smith, Imogen Sara. (2018-11-07). «Why Men Leave Home» The Call of the Heart (John Libbey Publishing): 91–94. (kontsulta data: 2026-04-03).
- ↑ «Clap Hands Here Comes Charlie» Barnes Plays 3 1400 doi:. (kontsulta data: 2026-04-03).
- ↑ Ndlovu, Nokukhanya. (2023-10-02). «Memories of and reflections of play: a home away from home» International Journal of Play 12 (4): 521–523. doi:. ISSN 2159-4937. (kontsulta data: 2026-04-03).
- ↑ «Running Away from Home to Run toward Home» An Island Called Home (Rutgers University Press): 1–36. 2020-12-31 (kontsulta data: 2026-04-03).
- ↑ «Back Matter» Michael Bay (University of Illinois Press): 193–196. (kontsulta data: 2026-04-03).
- ↑ Schwabbauer, M. L.. (1975-12). «Use of the latent image technique to develop and evaluate problem-solving skills» The American Journal of Medical Technology 41 (12): 457–462. ISSN 0002-9335. PMID 2010. (kontsulta data: 2026-04-03).
- ↑ «INDEX» Esther's Town (University of Iowa Press): 259–267. (kontsulta data: 2026-04-03).
- ↑ Majumdar, Neepa. (2020-01-01). «Breathing in and out with Blow-Up» Short Film Studies 10 (1): 103–106. doi:. ISSN 2042-7824. (kontsulta data: 2026-04-03).
- ↑ [Esteka hautsia]
- ↑ Chichlo, Boris. (1985-06). «The cult of the bear and Soviet ideology in Siberia» Religion in Communist Lands 13 (2): 166–181. doi:. ISSN 0307-5974. (kontsulta data: 2026-04-03).
- ↑ [Esteka hautsia]
- ↑ TV WEEK Nominees artxibo kopia Wayback Machinen.
- ↑ Esther for artxibo kopia Wayback Machinen.
- ↑ Esther for an Award artxibo kopia Wayback Machinen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Esther Anderson Internet Movie Databaseren webgunean (Ingelesez)
- Esther Anderson Network - The Original Esther Source
- Your Source for Esther Anderson - Esther Anderson Network ||
- Digital Spy > Celebrity News > Esther Anderson
- Esther Anderson - Home and Away
- Esther Anderson on TV.com artxibo kopia Wayback Machinen.
- Soapie actress Esther Anderson goes Glam
- Holy Soup: Home and Away - Charlie Buckton
- Esther Anderson Picture