Edukira joan

David Malouf

Wikipedia, Entziklopedia askea
David Malouf

(2019)
Bizitza
JaiotzaBrisbane, 1934ko martxoaren 20a
Herrialdea Australia
HeriotzaGold Coast, 2026ko apirilaren 22a (92 urte)
Hezkuntza
HeziketaQueenslandeko Unibertsitatea 1955) Artean graduatu
Brisbane Grammar School
Hizkuntzakingelesa
italiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea, olerkaria, libretista, antzerkigilea eta ipuingilea
Enplegatzailea(k)Sydneyko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaErrege Literatura Elkartea

IMDB: nm5653490 Facebook: davidmaloufauthor Musicbrainz: cfc7e64c-71c3-4ade-8528-c523faaa0888 Discogs: 5951484 Edit the value on Wikidata

David Malouf (Brisbane, Australia, 1934ko martxoaren 20aHegoaldeko Gales Berria, 2026ko apirilaren 22a) ingelesezko idazlea izan zen.

Aita Libanokoa zuen, eta ama ingelesa. Unibertsitateko ikasketak Europan amaitzeko aukera izan zuen. Britainia Handia eta Italia ezagutu ondoren, Australiara itzuli zen 1968an, eta Sydneyn gelditu zen zenbait urtez. Hiri horretako unibertsitatean hasi zen lanean ingeles hizkuntzako irakasle. Baina 1977an Italiara joan zen berriz ere, eta han hartu zuen bizilekua.

Maloufek literatura-genero guztiak ezagutu zituen; kontakizun laburrak, antzerki-lanak, poemak eta eleberriak idatzi zituen. Lehenengo lana poema-liburu bat izan zen, Bizikleta eta beste poemak (1970), eta ondoren egin zituen, genero lirikoaren barruan, Lehenengo eta azkeneko gauzak (1980), Sasiko limoiak (1981) eta Poema berriak eta hautatuak.

Hala ere, ospea eleberriekin lortu zuen. Lehenengo eleberria 1975ean argitaratu zuen, Johnno, eta ondoren etorri ziren Irudizko bizitza bat (1978), Peterren ihesa (1982) eta Mundu bikain bat (1990). Elkarren oso desberdinak diren bi herrialderen arteko desberdintasunak, Australia eta Europaren artekoak hain zuzen, eta herrialde horietako bizimoduak dira Maloufen lanen oinarri nagusiak. Bestalde, lehenaldiaren eta orainaldiaren arteko gorabeherek garrantzi handia dute bere lanetan. 1993an bere eleberria Remembering Babylon Booker sairako hautagaien artean egon zen. Eleberri horrek International IMPAC Dublin Literary Award delakoa irabazi zuen (1996), eta baita Commonwealth Writers Saria ere.

  • Bicycle and Other Poems, 1970
  • Neighbours in a Thicket: Poems, 1974
  • Johnno, eleberria, 1975
  • An Imaginary Life, eleberria, 1978
  • Wild Lemons: Poems, 1980
  • Fly Away Peter, eleberria, 1982
  • Child's Play, eleberria, 1982
  • Antipodes, ipuinak, 1983
  • Harland's Half Acre, eleberria, 1984
  • 12 Edmondstone St, memoriak, 1985
  • Blood Relations, antzerkia, 1988
  • The Great World, eleberria, 1990
  • Remembering Babylon, eleberria, 1993
  • Selected Poems 1959-1989, 1994
  • The Conversations At Curlow Creek, eleberria, 1996
  • A Spirit of Play — Boyer Lectures, saiakera, 1998
  • Untold Tales, ipuinak, 1999
  • Dream Stuff, ipuinak, 2000
  • Made in Britain, saiakera, 2003
  • Every Move You Make, ipuinak, 2006
  • The Complete Stories, ipuinak, 2007
  • Guide to the Perplexed and Other Poems, 2007
  • Typewriter Music, poesia, 2007
  • Revolving Days, poesia, 2008
  • On Experience, saiakera, 2008
  • Ransom, eleberria, 2009
  • The Happy Life, saiakera, 2011
  • Earth Hour, poesia (2014)
  • The Writing Life: Book 2, saiakera (2014)
  • An Open Book, poesia (2018)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biografia
Queensland
Artikulu hau Queenslandeko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
David Malouf
Morty Proxy This is a proxified and sanitized view of the page, visit original site.