D'Angelo
| D'Angelo | |
|---|---|
(2012) | |
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Michael Eugene Archer |
| Jaiotza | Richmond, 1974ko otsailaren 11 |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | ingelesa |
| Heriotza | New York, 2025eko urriaren 14a (51 urte) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: pankreako minbizia |
| Familia | |
| Bikotekidea(k) | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Manchester High School (en) |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | abeslaria, kantugilea, disko-ekoizlea, kanta-idazlea, multi-instrumentalist (en) |
| Izengoitia(k) | D'Angelo |
| Genero artistikoa | neo soul (en) R&B garaikidea progressive soul (en) funk |
| Musika instrumentua | gitarra ahotsa pianoa |
| Diskoetxea | EMI Virgin Records |
Michael Eugene Archer (Richmond, Virginia, 1974ko otsailaren 11 - New York, 2025eko urriaren 14a), D'Angelo moduan ezagunagoa, musikari estatubatuarra izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Brown Sugar diskoarekin (1995) azaldu zen lehen aldiz neo-soularen eszena nahasian, eta 2000an, Voodoo argitaratu zuen; bere lanik ezagunena. Musika beltza jotzen zutenek bezala, kontzientzia kolektiboa eta indibiduala, izaera espiritual eta haragizkoa bildu nahi zituen musikariak izaki bakarrean, atzera begiratuz zerbait berria sortuz[1].
Azalean eta Untitled (How Does it Feel) kantuaren bideoklipean biluztuta agertzeagatik sex symboltzat jo zuten askok eta hortik ihesi aritu zen[1].
2014an, Voodooren jarraipena argitaratu zuen Black Messiah. 2015 arte itxaron nahi zuen baina 2014an AEBetan bi polizia zurik armarik ez zeramaten bi beltz hil eta auzitegiek bi poliziak zigorrik gabe libre uzteagatik sortutako protesta giroak aurreratu zuen argitalpena. Soula, R&Ba eta funk nahasten ditu baita hip-hopa ere. Marvin Gayeren Here, My dear eta Stevie Wonderren Songs in the Key of Liferen eragina dago diskoan[1].
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Estudioko albumak
- Brown Sugar (1995)
- Voodoo (2000)
- Black Messiah (2014)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 Mikel Lizarralde, «Kolektiboaren gidaria», Berria, 2014-12-21