Edukira joan

Cyrillus Kreek

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cyrillus Kreek

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKarl Ustav Kreek
JaiotzaVõnnu (en) Itzuli, 1889ko abenduaren 3a
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Estonia
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HeriotzaHaapsalu, 1962ko martxoaren 26a (72 urte)
Hobiratze lekuaHaapsalu old cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaSan Petersburgoko Musika Kontserbatorioa
Hizkuntzakestoniera
Jarduerak
Jarduerakorkestra zuzendaria, konpositorea, musika-irakaslea, musika-irakaslea eta musika-moldatzailea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
MugimenduaMusika neoklasikoa
Musika instrumentuatronboia

Spotify: 528iLyUEtO3pvruI4EwXx2 Musicbrainz: ec9b413b-3ada-434e-a442-972863909cf8 Discogs: 1675717 Allmusic: mn0002208213 Edit the value on Wikidata

Cyrillus Kreek, jaiotzez Karl Ustav Kreek,[1] (Võnnu, Lääne konderria, 1889ko abenduaren 3agreg./azaroaren 21ajul. – Haapsalu, 1962ko martxoaren 26a) estoniar musikagile,[2] abesbatza-zuzendari, musika-irakasle eta folklorista izan zen. Zeresan handia izan zuen Estoniako musikaren nazio-ezaugarrien garapenean, eta herrialdeko musika koralaren berritzaile garrantzitsuenetako bat izan zen.[3]

Gustav (Konstantin) Kreek irakaslearen eta haren emazte Mari (Maria) Pootsiren seme-alabetatik bederatzigarrena, Karl Ustav Kreek 1889an jaio zen Võnnun eta Lääne konderrian hazi zen. Jaio eta bost aste bataiatu zuten eliza luteranoan. Familiako hamaika seme-alabetatik sei heldutasunera iritsi ziren: Louise Johanna, Gerhard Fürchtegott (Methodius), Wilhelm Traugott (Vladimir), Karl Ustav (Cyrillus), Maria Helmi (Maria) eta Adolphine Hilda (Nadežda). 1896an, aita Vormsi uhartera joan zen irakasle, eta familia osoa denbora batez han bizi izan zen. Politika tsarista zela eta, Vormsi uharteko suediar-estoniar guztiak bezala, kristautasun ortodoxora konbertitu behar izan ziren, izenak aldatuz.[4][5][6][7] Handik gutxira, amak Haapsalura lekualdatzea erabaki zuen zen seme-alabei heziketa hobea emateko. Kreekek Haapsaluko San Nikolas eskolan ikasi zuen eta han pianoa, tronpeta eta tronboia jotzen hasi zen.[7][8]

Zortzi urte San Petersburgoko Musika Kontserbatorioan eman zituen, 1908tik 1912ra tronboia eta 1912tik 1916ra konposizioa ikasiz.[9] Ikasle Estoniarren Elkarteko kidea zen, eta abesti herrikoiak biltzeko interesa piztu zitzaidon. 1911n espedizio etnografikoetan parte hartzeari ekin zion, eta fonografo batean herri-musika grabatu zuen lehen pertsona izan zen Estonian.[10][1][3] Horrez gain, bizitza osoan 1.300 abesti herrikoi baino gehiago jaso zituen ikasleengandik.[3]

Estoniak independentzia aldarrikatu ondoren, jaioterrira itzuli zen. Rakvereko Irakasleen Eskolan (1919-1920), Tartuko Musika Eskolan (1920-1921) eta Haapsaluko Irakasleen Eskolan (1925-1932) musika irakatsi zuen, besteak beste.[11] Sobietar Batasunaren okupazioaren garaian (1940-1941, 1944-1950) teoria musikaleko irakasle izan zen Tallinngo Kontserbatorioan.[1][11] Gainera, hainbat abesbatza zuzendu zituen.[12]

Cyrillus Kreek Haapsalun hil zen 1962ko martxoaren 26an. Hileta-zeremonia herriko ikastetxeko aretoan egin zen apirilaren 1ean, eta Haapsaluko hilerri zaharrean lurperatu zuten.[13] 2001ean, museo bat ireki zen Kreeken Haapsaluko etxean, eta 2007az geroztik, Tõnu Kaljustek eta Lootsi fundazioak Cyrillus Kreeken omenezko musikaldia antolatzen dute urtero.[3]

Cyrillus Kreeken musika-lan ia guztiak folk musikan oinarritzen badira ere, estilo neoklasikoaren eragina ere izan zuen.[1]

Kreeken lanik garrantzitsuena 1927ko Requiem da. Wolfgang Amadeus Mozarten izen bereko lanaren hitzak erabili zuen, eta estonierazko itzulpena Georg Schultz-Bertram folkloristak egin zuen.[1][14] Genero horren lehen adibidea da Estoniako musikan.[3]

Lan hautatuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Requiem in C Minor (Reekviem) (1927)[14]
  • Musica sacra (1943)[15]
  • Armastuslaul 13. sajandist (XIII, mendeko maitasun-kanta) (1943)[16]
  • Kalevipoeg nõiakoopas (Kalevipoeg aztiaren kobazuloan) (1953)[17]
  • Setu sümfoonia (Seto sinfonia) (1953)[18]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 4 5 (Ingelesez) Maltis, Malle. «Cyrillus Kreek 120» Estonian Music Information Centre 2009-12-03 (kontsulta data: 2025-04-05).
  2. (Ingelesez) Strimple, Nick. (2002). Choral music in the twentieth century. Hal Leonard Corporation, 164 or. ISBN 978-1-57467-074-5. (kontsulta data: 2025-04-05).
  3. 1 2 3 4 5 (Ingelesez) «Cyrillus Kreek» Estonian Music Information Centre (kontsulta data: 2025-04-17).
  4. (Ingelesez) Karnes, Kevin C.; Braun, Joachim. (2013). Baltic Musics/Baltic Musicologies: The Landscape Since 1991. Taylor & Francis, 14 or. ISBN 9781317990635. (kontsulta data: 2025-04-17).
  5. (Estonieraz) Kõlar, Anu. (2010). Cyrillus Kreek ja Eesti muusikaelu. Väitekiri muusikaajaloos. Tallinn: Eesti Muusikaakadeemia, 44 or. ISBN 978-9985-9797-9-2. (kontsulta data: 2025-04-05).
  6. (Estonieraz) Kõlar, Anu. (2010). Cyrillus Kreek ja Eesti muusikaelu. Väitekiri muusikaajaloos. Tallinn: Eesti Muusikaakadeemia, 45 or. ISBN 978-9985-9797-9-2. (kontsulta data: 2025-04-05).
  7. 1 2 (Estonieraz) Kõlar, Anu. (2010). Cyrillus Kreek ja Eesti muusikaelu. Väitekiri muusikaajaloos. Tallinn: Eesti Muusikaakadeemia, 47 or. ISBN 978-9985-9797-9-2. (kontsulta data: 2025-04-05).
  8. (Ingelesez) Holmes, Ramona. (2021). Resilient Voices: Estonian Choirs and Song Festivals in World War II Displaced Person Camps. Taylor & Francis ISBN 100039770X. (kontsulta data: 2025-04-17).
  9. (Estonieraz) Kõlar, Anu. (2010). Cyrillus Kreek ja Eesti muusikaelu. Väitekiri muusikaajaloos. Tallinn: Eesti Muusikaakadeemia, 55 or. ISBN 978-9985-9797-9-2. (kontsulta data: 2025-04-05).
  10. (Estonieraz) Kõlar, Anu. (2010). Cyrillus Kreek ja Eesti muusikaelu. Väitekiri muusikaajaloos. Tallinn: Eesti Muusikaakadeemia, 60-61 or. ISBN 978-9985-9797-9-2. (kontsulta data: 2025-04-05).
  11. 1 2 (Alemanez) Völker, Elke; Kuusk, Priit. (2016). «Kreek, Cyrillus» MGG Online (kontsulta data: 2025-04-05).
  12. (Estonieraz) Kõlar, Anu. (2010). Cyrillus Kreek ja Eesti muusikaelu. Väitekiri muusikaajaloos. Tallinn: Eesti Muusikaakadeemia, 67 or. ISBN 978-9985-9797-9-2. (kontsulta data: 2025-04-05).
  13. (Estonieraz) Kõlar, Anu. (2010). Cyrillus Kreek ja Eesti muusikaelu. Väitekiri muusikaajaloos. Tallinn: Eesti Muusikaakadeemia, 238 or. ISBN 978-9985-9797-9-2. (kontsulta data: 2025-04-05).
  14. 1 2 (Ingelesez) «Requiem in C Minor» Estonian Music Information Centre (kontsulta data: 2025-04-05).
  15. (Ingelesez) «Musica sacra» Estonian Music Information Centre (kontsulta data: 2025-04-05).
  16. (Estonieraz) «Armastuslaul 13. sajandist» Eesti Muusika Infokeskus (kontsulta data: 2025-04-05).
  17. (Estonieraz) «Kalevipoeg nõiakoopas» Eesti Muusika Infokeskus (kontsulta data: 2025-04-05).
  18. (Estonieraz) «Setu sümfoonia C-duur» Eesti Muusika Infokeskus (kontsulta data: 2025-04-05).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Cyrillus Kreek
Morty Proxy This is a proxified and sanitized view of the page, visit original site.