Columella
| Columella | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Cádiz, 4 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Tarento, 70 (65/66 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | latina |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea eta olerkaria |
| Zerbitzu militarra | |
| Adar militarra | Imperial Roman army (en) |
| Gradua | Tribuno militar |
Lucius Junius Moderatus Columella, (Gades, Betika; K. o. 4 – Tarento; ca. K.o. 70), Columella izenez ezaguna, Antzinako Erromako idazlea izan zen, nekazaritzazko gidaliburuak egiten zituena.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gades hirian jaioa (egungo Cádiz), Betikako probintzian (Hispania hegoladean), erromatar armadan egon zen denbora batez, eta tribunus laticlavius (legatuaren azpiko hurrengoa) izatera iritsi zen Legio VI Ferratan, Syrian, K.o. 35. urtean. Ondoren, italiar penintsulara joan zen, eta han, bere osaba Marco Columellaren familiako etsenpluak bultzatuta, Betikako nekazaritzan jarduten zuena, bere nekazaritza ezagutzak praktikan jarri zituen Ardea, Carseoli eta Alba Longako lurretan.[1]
Bere idazlanetatik, heldu zaizkigu: De re rustica (Landako gaiez), 42. urte inguruan idatzia, eta De arboribus (Zuhaitzei buruz). Azken liburuaren egilea Columella ez dela uste dute adituek.[2]
De Re Rustica hamabi liburutan banatuta dago, eta Columell, aurreko agronomoen idazlanetan oinarritu zen, hala nola Katon Zaharra (K.a. 234 – K.a. 149), Varron (K.a. 116 – K.a. 27) eta beste egile latindar, greko eta kartagotar batzuk, esate baterako, K.a. II. mendeko Magon agronomoa. Columellak autoreen zerrenda luzea ematen du; Julio Atiko eta Gneo Julio Agricolaren aita izan zen Julio Grecino geoponikoak[3] aipatzen ditu espresuki,, Hesiodo, Homero, Ovidio, Lukrezio, Horazio, Virgilio, Plinio eta Zeltso. Landako lan guztiei buruz hitz egiten du, hitzaren zentzurik zabalenean: nekazaritza, abeltzaintza eta erlezaintzatik hasi eta animaliak sendatzeko, hainbat produktu eta kontserba lantzeko teknikekin jarraituz.
De arboribus lanean, zuhaixka-laborantzaz (mahatsondoa, adibidez) eta zuhaitzez (olibondoa, fruta-arbolak, adibidez) dihardu, baita loreez ere (bioleta, arrosa...). Columellaren lana erromatar nekazaritzari buruzko errepertoriorik zabalena eta dokumentatuena da.
Kritikari batzuek, hala ere, uste izan dute obra bera izan zitekeela, bi edizio izan zituena, bata laburtua, zeinetatik De arboribus atera baitzen, eta bestea askoz zabalagoa, De re rustica hamabi liburutan guganaino iritsi dena, Publio Silvinori eskaini zion, Columellaren lur baten inguruan etxaldeak zituen nekazariari. Aitzinsolas bat du liburuak, eta bertan, idazlea kexu da beretzat hain garrantzitsua den gaiak ez duelako nahikoa interesik pizten.
Izan ere, berarentzat nekazaritza moral tradizional, zorrotz, langile eta latzaren adierazpena da, erromatarren ohitura eta bertute zaharrak ordezkatzen dituena. Obraren egitura honako hau da:
- I) Finkaren kokapena eta eraikuntza; esklaboen okupazioak.
- II) Landaren mantenua.
- III-IV) Mahastia.
- V) Fruta-arbolak
- VI-IX) Zooteknikako tratatu osoa.
- VI, azienda larria.
- VII, azienda xehea.
- VIII, granjako hegaztiak.
- IX, erleak eta erlezaintza.
- X) Lorategiak.
- XI-XII) Nekazairia eta y jarduerak hilez hile.
Silvinoren eskariari men eginez, eta Virgilioren Georgikak-etako bertsoei hitzez hitz erantzunez, zeinetan Virgilio lorezaintzaz ezin arduratzeaz kexatzen baita, Columellak, argudio horri tiraka poemak idatzen ditu X. liburuan, hexametroak erabilita. Galdu diren beste obra batzuk ere idatzi zituen: astrologiaren aurkako liburuxka batzuk, mahasti eta zuhaitzei buruzko tratatu bat, Eprio Marcelori eskainia, eta agian, osorik konposatu ez zituen ilustrazio eta sakrifizioei buruzko liburu bat. Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko katedradun Luis Alfonso Gil Sánchezen iritziz, Columella familia izan zen, iberiar penintsulan zumar ‘erromatarrak’ sartu zituena izan zen.[4]
1794an, José Antonio Pavón eta Jiménez eta Hipólito Ruiz López botanikariek Columellia izena jarri zioten Peruko asteridoen genero bati idazle erromatarraren omenez.
Heldu zaizkigun kopien eskuizkribuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskuz egindako bi kopia iritsi zaizkigu (Latinez) liburuarenak, IX. mendean eginak:[5]
- Leningradon, Liburutegi publikoan, Bib. Public., Clas Lat. F I, 1 identifikatzailea duena, eta S eskuizkribua izena ematen zaion, Corbie-ko abadiako scriptoriumean (Somme, Frantzia) idatzia, eta bertan egon zen XVIII. mendera arte.
- Milanen, Liburutegi Anbrosianoa, Bibl. Ambr., L85 sup identifikatzailea duena, eta A eskuizkribua izena duena.
A eta S eredu komun batetik datoz, S eskuizkribuan modu zehatzagoan islatzen dena. XV. mendearen hasieran, A eskuizkributik eratorritako kopia bat — geroago galdu zena —, berrogei bat kopiatarako iturri izan zen («R errezentsioak eskuizkribuak»). XV. mendeko kopia hura beste eskuizkribu ezezagun eta galdu batek kutsatua zegoen.[6]
XV. mendea baino lehenagoko eskuizkribu batzuek De re rustica liburuetako laburpenak (excerpta) dituzte; batez ere V. liburukoak.[7]
Garrantzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eraginkorra izan zen arren, Columellaren lanak aztarna gutxi utzi zituen antzinatean. IV. mendean, Rutilio Tauro Emiliano Paladiok, Opus agriculturae baten egileak, zati batean kopiatu zuen. Obraren azken kapituluan, XIV.ean, Cádizko agronomoa imitatu zuen, eta ez zuen hexametrotan idatzi, baizik eta distikoak erabiliz, txertoei buruz ari zenean. Zeltsorekin batera, Columella ere iturri garrantzitsua izan zen K.o. IV. mendeko Pelagonioren albaitaritzako trataturako, 35 kapitulutan idatz izuena. De re rustica IX. mendetik ezagutzen zuten arabiarrek, eta funtsezkoa izan zen XV-XVI. mendeko Toledoko Gabriel Alonso de Herreraren obrarako. Haren iturrietatik elikatu ziren denbora luzez Pizkundeko naturalistak, eta gero, XVII-XVIII. mendeko Johann Matthias Gesner alemana ( Gesneirus izenez ezagunagoa).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «De re rustica (traducción inglesa) III.9.2» Loeb Classical Library.
- ↑ Armendaüriz, Jose-Ignacio Garciüa. (2012). «R.H. Rodgers (ed.), L. Iuni Moderati Columellae Res Rustica. Incerti Auctoris Liber De Arboribus. OCT, Oxford – New York: Oxford University Press, 2010, pp. 607, ISBN 9780199271542» Exemplaria Classica 15 doi:. ISSN 2173-6839. (kontsulta data: 2026-09-07).
- ↑ Nekazaritzaz edo abeltzaintzaz idatzi zuten idazle klasikoak
- ↑ «Olmos ibéricos y olmos gaditanos» Diario de Jerez 25 de mayo de 2014.
- ↑ Corsetti 1978, 109, 3 eta 5. oharrak or. .
- ↑ Corsetti 1978, 110 or. .
- ↑ Corsetti 1978, 112 eta hurr. or. .
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez) Corsetti, Pierre-Paul. (1978). «Note sur les excerpta médiévaux de Columelle» Revue d'histoire des textes 7: 109-132...
- Columela. La labranza. Editorial Gredos ISBN 978-84-249-2742-4..
- Volumen 1: Libro de los árboles. La labranza. Libros I–V. ISBN 9788424927387..
- García Armendáriz, José-Ignacio. (1994). Agronomía y tradición clásica: Columela en España. Universidad de Sevilla. Secretariado de Publicaciones ISBN 8447201961. OCLC .35616633.
- Saltini, Antonio. (1984). Storia delle scienze agrarie, I lib., Dalle origini al Rinascimento. Edagricola, 47–118 or. ISBN 88206241254..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- De re rustica gaztelaniaz. Biblioteca Nacional de España
- Frantsesezko itzulpena Wikisourcen.
- Gaztelaniazko testuak Wikisourcen
- Lucio Junio Moderato Columela Los Doce Libros De Agricultura 2 [1879], Internet Archive