Edukira joan

Chartres

Chartres
Chartres
Frantziako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboametropolitar Frantzia
Eskualdea Erdialdea-Loira Harana
Departamendua Eure eta Loir
BarrutiChartreseko barrutia
AlkateaJean-Pierre Gorges
Izen ofizialaChartres
Jatorrizko izenaChartres
Posta kodea28000
Geografia
Koordenatuak48°26′48″N 1°29′18″E / 48.4467°N 1.4883°E / 48.4467; 1.4883
Mapa
Azalera16,85 km²
Altitudea142 m, 121 m, 161 m eta 147 m
MugakideakChamphol, Mainvilliers, Lucé, Luisant, Le Coudray, Gellainville, Nogent-le-Phaye, Gasville-Oisème eta Lèves
Demografia
Biztanleria38.324 (2023ko urtarrilaren 1a)
alt_left 20.569 (%53,7) (%47) 18.009 alt_right
Dentsitatea2.274 bizt/km²
Informazio gehigarria
Hiri senidetuakBetleem, Spira, Ravenna, Évora, Cusco, Chichester, Chartres-de-Bretagne, Sakurai (en) Itzuli eta Ronda
chartres.fr

Chartres Frantziako iparraldean dagoen hiria da, Erdialdeko eskualdearen eta Eure-eta-Loireko departamenduaren hiriburua.

1999an 40.361 biztanle zituen.

1145 aldera, Chartresko gotzainaren ekimenez, katedrala eraikitzeko obrak hasi ziren, estilo berrian. Handik berrogeita hamar bat urtera, mendebaldeko fatxada ez beste guztia erre zen sute batean. Hasieran, izugarrizko hondamenditzat hartu zen ezbeharra, elizarekin batera, Ama Birjinaren erlikia ere galdu zela uste baitzen. Baina erlikia salbatu zela egiaztatu zenean, animoak erabat irauli ziren. Izan ere, goiko seinaletzat hartu baitzuten sutea, Jainkoaren Atearen duin izango zen eliza ederrago bat eraiki zedin.

Hala, interpretazio hark berrindartuta, 1195 inguruan hasi ziren katedrala berriro eraikitzeko lanak. Parisko Notre-Damekoa baino belaunaldi bat geroago eraikia, lehen gotikoko arkitekturako maisu lan gorentzat hartzen da Chartresko katedrala. Alboetako habearteen gaineko galeriak triforioaren arkuen atzean ezkutaturiko pasabide estu bilakatu ziren ; habearteko arkuak altuagoak eta estuagoak ziren; euskarri funtzioa betetzen zuten zutabe nagusiei beste batzuk atxiki zitzaizkien zutikako lerroen jarraitasuna areagotzeko, eta habearte nagusiko gangak ez ziren jada sei zatikoak.

Chartresko katedralak, gainera, oraindik gordetzen ditu hasierako leiho polikromatu gehienak. Izatez, beira leiho zoragarri horiek asko urritzen dute eguzkiaren argia, kolore askotako iragazki erraldoi batzuen antzera portatzen baitira, eta Suger abadeak hainbeste laudatu zituen balio sinbolikoak eransten dizkio egun-argi arruntari.

Datu hauek Wikimedia Commonsetik eskuratu dira. Aldaketarik behar izanez gero, han egin dezakezu. 1962 eta 1999 artean kontatze bikoitz gabeko biztanleria; hortik aurrera, udalerriko biztanleria. Iturriak: Ldh/EHESS/Cassini 1999ra arte. 2006tik aurrera INSEEren datuak.

Herri eta hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Geografia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Chartres
Morty Proxy This is a proxified and sanitized view of the page, visit original site.