Calvados
- Artikulu hau Frantziako departamentuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Calvados (argipena)».
| Calvados (14) | |
|---|---|
| Frantziako departamendua | |
| Administrazioa | |
| Estatua | |
| Eskualdea | Normandia |
| Prefetura | Caen |
| Prefeta | Anne d'Ornano Eskuinekoa |
| Azpiprefeturak | Bayeux Lisieux Vire |
| Barrutiak | 4 |
| Kantonamenduak | 49 |
| Udalerriak | 705 |
| Kokapena | |
| Koordenatuak | 49°02′N 0°15′E / 49.03°N 0.25°E |
| Azalera | 5.548 km² |
| Demografia | |
| Biztanleria | 709441 |
| Dentsitatea | 127.873,28767123 bizt/km² |
| Kontseilu Orokorraren webgunea |
Calvados (frantsesez /kalva'dos/ ahoskatua) Frantziako departamendua da (zenbakia: 14), Normandia zatitzetik sortutako bost departamendutako bat. Normandia eskualdean kokatua dago, Mantxaren itsasertzean. Mugakide ditu Eure ekialdean, Orne hegoaldean eta Manche mendebaldean.[1]
Prefektura Caen hirian dago, hiri eta portu nagusia ere badena. Suprefetura hiriak Bayeux, Lisieux eta Vire dira. Nekazaritza bertako ekonomia jarduera nagusia da (garia eta azukre kanabera, Auge lurraldean; behi azienda, esnekiak eta gaztak, Bessin eta Bocage Normand lurraldeetan). Turismo herri garrantzitsuak Deauville eta Cabourg dira.[2]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Departamendua Frantziako Iraultzan sortu zuten: 1790eko martxoaren 4an, Normandiako antzinako probintziaren zati batean. Hasiera batean Orne Beherea (frantsesez: Orne-Inférieure) deitzea pentsatu zuten, baina 1790reko otsailaren 26an —eratu baino sei egun lehenago— egungo izena erabiltzea erabaki zen. Kondairaren arabera, bere Çalvador (Salvador) izeneko Itsas Armada Garaiezinaren espainiar itsasontzi batetik dator, bere kostaldean hondoratu omen zena. Edonola ere, litekeena da, hala ere, izena calva dorsa esalditik eratorria izatea, hau da, "bizkar biluzi"tik, bere itsasertzeko bi arroka landaretu gutxiri erreferentzia eginez.[3]
Waterlooko guduan aliatuek izandako garaipenaren ondoren, 1815eko ekaina eta 1818ko azaroa bitartean, prusiar tropek departamendua okupatu zuten.
Bigarren Mundu Gerraren garaian, Calvados Normandiako guduaren (1944) eszenatoki garrantzitsua izan zen. E egunean, tropa aliatuen lehorreratzeak bertako hondartzetan izan ziren. Haien artean, Omaha Beachena nabari da. Caengo borroken ondorioz, hiri gehiena suntsitu zuten.[4]
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| 1801 | 1831 | 1841 | 1851 | 1856 | 1861 | 1866 |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 451.836 | 494.702 | 496.198 | 491.210 | 478.397 | 480.992 | 474.909 |
| 1872 | 1876 | 1881 | 1886 | 1891 | 1896 | 1901 |
| 454.012 | 450.220 | 439.830 | 437.267 | 428.945 | 417.176 | 410.178 |
| 1906 | 1911 | 1921 | 1926 | 1931 | 1936 | 1946 |
| 403.431 | 396.318 | 384.730 | 390.492 | 401.356 | 404.901 | 400.026 |
| 1954 | 1962 | 1968 | 1975 | 1982 | 1990 | 1999 |
| 442.991 | 480.757 | 519.695 | 560.967 | 589.559 | 618.478 | 648.385 |
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nekazaritzan, esne, sagardo eta brandy ekoizten ditu. Calvados izena oso famatua da izen bereko sagar patsez eginiko edari bizi ospetsuengatik.[5]
Familia-, kirol- eta natura-turismoa ere nabariak dira.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bayeuxko tapizaren zati bat
- Normandiako estatubatuar hilerria
- Beuvron-en-Augeko etxeak, Les Plus Beaux Villages de France ("Farntziako herririk ederrenak") zerrendan ageri dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Lepelley, René. (1990). Calvados, qui es-tu, d'où viens-tu ou le nom énigmatique d'un département Français: Critique d'une tradition, hypothèses diverses, proposition d'interprétation. C. Corlet.
- ↑ Powers, Stephen. (1992ko uztaila). «The Battle of Normandy: The Lingering Controversy» The Journal of Military History 56 (3): 455–472. doi:. ISSN 0899-3718..
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.