Edukira joan

Alisson Becker

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alisson Becker

(2026)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlisson Ramsés Becker
JaiotzaNovo Hamburgo, 1992ko urriaren 2a (33 urte)
Herrialdea Brasil
Lehen hizkuntzabrasildar portugesa
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
ingelesa
italiera
brasildar portugesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
17 urte azpiko Brasilgo futbol selekzioa2009 / 200930
Sport Club Internacional2013 / 2016440
20 urte azpiko Brasilgo futbol selekzioa2013 / 201350
Brasilgo futbol selekzio nazionala2015 / baliorik ez760
AS Roma2016 / 2018370
Liverpool Football Club2018 / baliorik ez2541
 
Posizio edo espezialitateafutbol atezaina
Kirol zenbakia1
19
22
Pisua91 kilogramo
Altuera193 zentimetro
Lantokia(k)Liverpool
Jasotako sariak
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Twitter: Alissonbecker FIFA: 308370 UEFA: 250099867 Edit the value on Wikidata

Álisson Ramsés Becker (1992ko urriaren 2 - ), maiz Alisson deitua, Brasilgo futbol jokalari profesional bat da. Brasilgo futbol selekzio nazionalean eta Liverpool Football Cluben atezain jarduten du. Munduko atezainik onenetako bat da zerrenda askoren arabera[1][2][3][4].

Alisson SC Internacional taldean hasi zen 2002an, eta talde profesionalean debuta egin zuen 2013an. Lau urtez egon zen bertan jolasten, eta lautan irabazi zuen Campeonato Gaúcho titulua. 2016an AS Roma taldearekin hasi zen, eta Serie Ako atezain onenaren saria irabazi zuen 2017-2018an. 2018an Liverpoolek fitxatu zuen, 72,5 milioi euro ordainduta, atezain baten fitxaketarik garestiena egin zen garaian. Bertan Premier League, Ingalaterrako Futbol Kopa, Ingalaterrako Futbol Ligako Kopa, UEFAko Txapeldunen Liga eta FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa irabazi ditu. 2019an FIFAk atezainik onena izendatu zuen.

Allison Barsilgo selekzioko atezaina izan da hainbatetan, 2018ko Munduko Futbol Txapelketan, 2022koan eta 2026koan. Copa América ere lautan jokatu du, eta 2019an atezain onenaren saria irabazi zuen bertan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Stronge, Mark White Contributions from Isaac Stacey; Nee, Chris; Holt, Matthew; published, Ewan Gennery. (2025-12-12). «Ranked! The 20 best goalkeepers in the world» FourFourTwo (kontsulta data: 2026-07-04).
  2. (Ingelesez) «The 25 Best Goalkeepers in World Soccer—Ranked» SI 2025-06-20 (kontsulta data: 2026-07-04).
  3. (Ingelesez) «Best goalkeepers in the world 2026 | Radio Times» www.radiotimes.com (kontsulta data: 2026-07-04).
  4. (Ingelesez) «Ranking the 15 greatest goalkeepers in football history» OneFootball (kontsulta data: 2026-07-04).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Alisson Becker
Morty Proxy This is a proxified and sanitized view of the page, visit original site.